XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

kausitu: gertatu, aurkitu. bide beraz: ez zait euskara oso jatorra iruditzen.

Frantsesaren eragina nabari da: par la mampecirc;me route. bide beretik hobe.

JOSKERA: (beretik) . Oraingo esaldian egitura berdintsua aurkitzen dugu: bi menpeko perpausa, nagusia () eta beste bi azkenean: esaldi dotore eta lasterra.

3. orduan: kontuz orduan, orain, oraingo, hemen, hau eta hauen antzeko deiktiko-erakusleekin.

Maiz erabiliz gero, idazle berria, landugabea salatzen dute.

patarra: aldapa pika.

Ez nahas hitz hau eta pattarra.

Pattarra-k berez orujo esan nahi du, baina toki askotan aguardiente esateko erabiltzen dute.

Ikusten dugunez, mailaketa dago orain arteko esaldietan.

1: luzea; 2: ez horren luzea; 3: laburtxoago.

Hots, gero eta motzago.

Azken esaldi hau indartsu eta ongi moldatua dago.

4. jautsirik... salto eginik...: paralelismo morfojoskerakoaren bidez, armonia jaristen da eta denbora mugikorraren bateratasuna eta trinkotasuna adierazten.

firrindan: brastakoan, burrunban.

ur baten: baten hau kenduta, ez luke ezer galduko.

Altuberen jarraitzailerik sutsuenek ere ez liokete esaldi honi aitzakiarik aurkituko.

Bi gerundio-perpausa berdinak, bat helburuzkoa (finala), bestea aldizkoa eta azkenean perpausa nagusia.